XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) hori bera ere, ordea, Joxe Estornes Lasak ematen dizkigun datuek, zenbait fetxatan bat ez etorri arren funtsean E. Olcina-rekin bat datozenak, aplikazio praktikorik izan baldin bazuten.

Eta gaur egunera itzuliz, zera aipatu behar da: Euskal Herria hiru Distritu Unibertsitariotan banatu dela: Araba eta Gipuzkoa Valladolid-eko Distritu Unibertsitarioari dagozkio; Nafarroa, Zaragozakoari, eta Bizkaiak, 1969az gero, Distritu autonomoa zertzen du.

Hain zuzen ere, 1969-6-7ko Dekretu Legeaz Bilboko Unibertsitate Ofiziala (B.O. 7-6-1968. Aranzadi 1017) sorturik, 1969-12-18ko Dekretuak (B.O. 24-12-1969. Aranzadi 3.308) zera arautzen du bere Lehen Artikuluan: Bilboko Unibertsitateak,5/1968ko Dekretu Legeaz Ekainaren 6an sortuak, jurisdikzioa ukanen du indarren diren arauen araberako ondorio guztietarako Bizkaiko Probintzian.

Uste dugu, aurreko gogaketaok aski izango direla orain arteko kapituluez balio juridikoa agertzeko, eta ez dela izango analisi xeheagoren beharrik; honek premiarik gabeko errepikatzeetara eramango bait gintuzke, idazlan hau gehiegi luzaraziz.

BIGARREN ZATIA / DIPUTAZIOEZ Hizkuntza autoktonoaz Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaiko Diputa zioek ukan jokabideaz, argitasun gehiagoren amoreagatik, hiru atal bereiziko ditugu: 1) Lehenengoan, lau probintziek batera harturiko Projektu eta Akordioak aurkeztuko ditugu, euskara zaindu eta eragiteari buruzkoak, beti ere.

2) Bigarrenean, probintzia horietarik bakoitzak, bere aldetik, ukan duen jokabideaz tratatuko dugu.

3) Eta hirugarrenean, lau Diputazioetarik bakoitzean nabari diren hutsarteez ihardungo gara.

Euskararen prozesu historikoan intzidentzia hain ukakorra ukan dutenez halegia.

1. LAU PROBINTZIEN BATERAKO JOKABIDEA BEREN HIZKUNTZA ETA KULTURARI BURUZ.

Baterako jokabide honen baitan hiru alor bereiziko ditugu: bata, Notariak izendatzeari buruzkoa: euskal hiztunen zonetan beren lana bete nahi baldin badute euskara ezagutu beharra dute.